Gizarte Ekintzako Tailerrak

Bizkaia Talent-eko Talentia Zerbitzuko Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen Programako jardueren barruan, Gizarte Ekintzako Tailerrak antolatu dira, Miranda Fundazioaren eskutik eta Bilbao Metropoli-30 elkartearen laguntzaz.

Jarduera horren bitartez, identitatea bera mantentzeko garrantzia azpimarratu nahi da, egungo gizartean pertsona nagusiek bizi duten estatus-galeraren kontrako borroka gisa. Hausnarketa eginten da, pertsona nagusien arretaren inguruko kontzeptu eta interesgune berriei buruz eta gizarte eta banako gisa dugun erantzukizunari buruz, euren duintasunaren berme-emaileak garen aldetik.

Miranda Fundazioa irabazi asmorik gabeko eta kutsu sozial sakoneko erakundea da, eta ehun urtetik gorako ibilbidea dauka elkartasunaren alorrean. Adinekoen Arreta Berezituko Zentro bat kudeatzen du; bertan, arreta indibidualizatua, osoa eta etengabea ematen zaie egoiliarrei eta euren senideei, Pertsona Xede duen Arreta oinarri hartuta.