SKILLS Programaren III. edizioa

SKILLS (lehenago Bizkaian Profesionaltasunerako Trebetasunen) Programa berritzaile bezain aitzindariaren hirugarren edizioa. Bertan, hain zuzen ere, 270 ikaslek parte hartuko dute.

Programa hori Bizkaia Talent-ek zuzentzen du, eta honako hauexen babesa jaso du: Bilbao Metropoli-30, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta elkargo profesional batzuk: Euskadiko Ekonomialarien Elkargoa, Euskadiko Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa eta Euskadiko Bide, Kanal eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa, Bizkaiko Industri IngeniarienElkargo Ofiziala eta Bizkaia eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua.

Programaren helburua da, ikasle-garaian, ikasle parte-hartzaileek bizitzako eta karrerako plana diseinatzea, euren interes eta asmoetan oinarrituta. Plan hori euren garapenerako tresna izango da, eta, modu horretan, maila pertsonal zein profesionalean satisfazio handiagoa lortuko dute.

Programa honen bitartez, ikasleek profesional adituen laguntza izango dute, jarduera akademikoetan eta curriculumari dagozkion jardueretan euren plana diseinatzeko orduan. Gainera, karreran eskuratutako trebetasun eta gaitasunen portafolioa garatu ahal izango dute, eta euren talentua enpresa eta erakundeei eskaintzen ikasiko dute, balioaren eta ongizatearen sorreran arreta jarriz.

Zeharkako eskumenen taldekako tailerrek, elkargoaren euskarria duten taldekako tailerrek, taldekako coaching saioek eta gizarte-ekintzako ekimenek osatzen dute SKILLS programa