Elkartea

Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkartea sustapen- eta ikerketa-elkartea da, eta erantzukizun juridiko eta ondare-erantzukizun osoa du. 1991ko maiatzaren 9an eratu zen, eta 1991ko abenduaren 18an inskribatu zen Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan, AS/B/03012/1991 zenbakiarekin.

Eusko Jaurlaritzak 1992ko ekainaren 9an onartu zuen elkartea onura publikoko erakundea dela, eta ELGAk 2009an Toki Garapeneko Agentziei buruz egindako azterlan batean, Bilbao Metropoli-30 honela definitu zuen: epe luzeko ikuspegia du, lankidetzan aritzen da, asmo handiak ditu, bizkorra da, helburuak ongi zehazten ditu eta epe luzerako duen zeregina ondo eta dedikazio guztiarekin lantzen du.