BasquePRO Elkargoak: Ikanos proiektua

Eusko Jaurlaritzaren helburua da gizarte digital trebea ahalbidetzea, IKT berritzaileen bidez, euskal gizartearen lehiakortasuna handitu eta bizi-kalitatea hobetzeko, eta, horretarako, Europako Batzordearen estrategia garatzen ari da: gaitasun digitala neurtzen, egiaztatzen eta aitortzen duen eredua sortzen ari da, Ikanos proiektuaren bitartez.

Lehenengo fasean, Ikanos programa herri administrazioaren eta hezkuntza arloaren soslai digitalak landu ditu. Orain, bigarren fasean, arlo profesionalari eta enpresei ekingo die.

Profesionalen elkargoak funtsezkoak direnez enpresen eta herritarren arteko lotura sortzeko, Ekonomisten Euskal Elkargoaren ekimenez, Ikanos proiektuaren arduradunak bildu dira Bilbao Metropoli-30 elkartean, BasquePRO Elkargoak elkartearen Profesionalen Elkargoen papera mintzagai, profesionalentzako gaitasun digitala neurtu, egiaztatu eta aitortzeko eredua garatzen laguntzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies