Getxo 2020 arlo estrategikoak. Sustapen Ekonomiko eta Iraunkorrari buruzko Jardunaldiak

Getxo Elkartegiko instalazioek “Getxo 2020 arlo estrategikoak. Sustapen Ekonomiko eta Iraunkorrari buruzko Jardunaldiak” hartzen dituzte 2017ko otsailaren 2tik 15era, Getxoko Udalak Bilbao Metrópoli 30 elkartearekin lankidetzan antolatutako ekimena.

Getxoko udalerrian estrategikotzat jo diren alorrak garatzen eta dinamizatzen lagunduko duten proposamen zehatzetan aurrera egitea dute helburu jardunaldiek. Besteak beste, arlo hauek hartu dira estrategikotzat: kultur eta sormen industriak; kirolaren nahiz ongizatearen teknologiak eta industriak; eta kultura eta ongizatearen turismoa, berrikuntza sozialaren alde apustu eginez.

Bost egunez, erakundetako ordezkariek eta hainbat enpresatako profesionalek sektore horietako esperientziak eztabaidatzen eta partekatzen dituzte parte-hartzaileekin. Alde batetik, alorretako profesionalizazio esperientzia praktikoak jorratzen dituzte eta, beste alde batetik, Getxon proiektu bat garatu ahal izateko beharrak.

  • Ots. 2: Getxo, espezializazio adimentsua:  “sustapen ekonomiko eta iraunkorraren aldeko apustua”
  • Ots.7: Getxo, IKS: “industria kultural eta sortzaileen aldeko apustua”
  • Ots. 9: Getxo, BS: “berrikuntza sozialaren aldeko apustua”
  • Ots. 14: Getxo, KOTI: “kirolaren eta ongizatearen teknologia eta industrien aldeko apustua”
  • Ots. 15: Getxok turismoaren aldeko apustua egiten du: “EGK2 Getxoko etorkizun gastronomikoa kozinatzen” [Tamarises Izarra jatetxea]

Egunero:

Esperientzia praktikoak: Getxo 2020ko esparru estrategikoetan adituak.
Tailerrak: Eta zuk, zer behar duzu zure proeiktua Getxon garatzeko?
Jardunaldiak doakoak dira eta zuzenduta daude, batik  bat, Getxon alor horietan ekin nahi edo dagoeneko lan egiten dutenei.
Tokia: Getxo Elkartegia
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
Antolatzailea: Getxolan – Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena
                       Juan Bautista Zabala Fundazioa
Laguntza teknikoa: Bilbao Metropoli-30
Informazio gehiago ezagutu edo izena eman nahi baduzu, Getxolanekin jar zaitezke harremanetan, 94 466 01 40 telefono zenbakiaren edo helbide elektronikoaren bitartez.

Sare sozialak:  Facebook.com/Getxolan @getxolan  #GetxoPRO

jornada1jornada2jornada3

jornada 4redu

jornada 5 redu



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

CERRAR
Menú de Navegación