“Nola bilatu finantziazioa zure negoziorako?” jardunaldia

Martxoaren 1ean BEAZen “Nola bilatu finantziazioa zure negoziorako?” gaiari buruzko jardunaldia egin da, ANDREkintzailea Programaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak zuzendutakoa eta Bilbao Metropoli-30ak koordinatutakoa. Helburua negozio edo enpresa proiektu bat eskuratzeko finantziazio motak aurkeztu, eta horiek eztabaidatzea da.

Idoia Postigok (Bilbao Metropoli-30) tailerra aurkeztu ondoren, ekintzailetzarako eskuragarri dauden laguntza publikoez hitz egin zuen Eva Armestok (Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila). Ondoren, Idurre Arzuagak (Seed Capital) partaidetza maileguak azaldu zituen; Carlos Ruiz de Arcautek (CaixaBank) banku finantziazioa aurkeztu zuen; Nagore Ardanzak (Crecer+ Orkestra) business angels-en funts pribatuak jorratu zituen; eta Débora Montanerrek (MAPFRE Fundazioa) kontrataziorako laguntzak aurkeztu zituen.

Jardunaldian erabilitako aurkezpenak: