Sinergiak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak ANDREkintzailea Programa zuzentzen du. Programa horren esparruan, Bilbao Metropoli-30 elkartearekin batera koordinatuta, eta AED eta Emakumeekin erakundeekin lankidetzan, Sinergiak saioa egin da BEAZen, martxoaren 14an.

Zer da Sinergiak

Ekitaldi dinamizatua da, ikusarazi eta hedatzeko proiektuak eta ekintzak pentsatzeko lan-saioa, enpresariekin batera lankidetzan. Enpresa propioa duen eta beste emakumezko enpresari batzuekin lankidetza-zubiak ezarri nahi dituen emakume orori zuzenduta dago. Sormenezko metodologia bidez gauzatu da, eta aurrerapausoa ematea eta enpresen eta horien sustatzaileen benetako beharrizanei erantzuteko lankidetza-haziak ereitea du xede.
Miren Lauzirikak (Art for Life! eta Emakumeekin erakundeko kidea) dinamizatu du.

ANDREkintzailea Sinergiak (2019ko martxoa)