Elche piensa plataforma

Bilbao Metropoli-30en zuzendari nagusia gonbidatu dute irailaren 14an eta 15ean hainbat bileratan parte hartzera Elxen (Alacant), erakundeekin eta “Elche Piensa” taldearekin. Halaber, Bilbori buruzko konferentzia eman du: “Bilbo: hiri baten eraldaketaren arrakasta.”

“Elche Piensa” hainbat arlotatik eraturiko elxtarren hiritar plataforma bat da. Hilean behin batzen dira, egunerokotasuneko gaiak eztabaidatzeko, eta, horrenbestez, Elxek daukan xarma azpimarratzeko.