Armeniako udalentzat balio estrategikoak

Armeniako zenbait udalek osatutako ordezkaritza bat izan da Euskadiko zenbait udalerri bisitatzen, udal gobernuetako esperientziak ezagutzeko eta kudeaketa-eremu desberdinei buruzko informazioa biltzeko; horren haritik, interesa agertu dute Bilbao Metropolitarra 2035 Gogoetan jasotako balio estrategikoetan. Ordezkaritza Armeniako hamahiru herri eta hiritako ordezkariek osatzen dute, eta Europako Kontseiluaren eskutik ari dira Euskadi bisitatzen, EUDELen koordinaziopean.

Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusi Alfonso Martinez Cearrak Bilboren eraldaketa prozesua (plangintzan eta proiektuetan oinarritutakoa) azaldu die, eta, era berean, Bilbao Metropolitarra 2035 Gogoeta aurkeztu die; hain zuzen ere, aipatutako gogoeta aurtengo maiatzaren 9an abiarazi zen, eta Armeniako udal politikarientzat interes handikoak diren balio estrategikoetan oinarritzen da.