The Bay Awards nazioarteko sariak

Bilbao Metropoli 30ek The Bay Urban Visioning Awards sarien 1. Edizioa antolatu du. Sari horiek mundu osoko proiektuei eta ekimenei emango zaizkie, epe luzerako ikuspegi jasangarri eta lankidetzakoa ezartzen laguntzen dutenen hiri-inguruneen artean.

Sari hauek bost kategoria desberdinetan banatzen dira:
# Horizon Shaper Award
# Partners in Progress Award
# SDG Champions Awards
# Prosperity Catalyst Award
# The Bay Urban Pioneers Award

Hilabete hauetan egindako lan gogorrari esker, mundu osoko 100 hautagaitza baino gehiago jaso dira. Zalantzarik gabe, nazioarteko erantzunak baliozkotu egin ditu proiektu honen aukerak, gure metropolia indarberritze prozesua nazioartean aintzatestea eta Bilbao Metropoli 30en eginkizun bultzatzaile eta katalizatzailea; ez bakarrik gure inguruneak proiektu hau posible egiteko egiten diren ahalegin publiko eta pribatuei dagokienez, baita hiri estrategiaren esparruan garrantzia duen nazioarteko solaskide bezala ere.

Horren erakusgarri, hautagaitza aurkeztu duten eta gure hiriak eta metropoliak bizitzeko leku hobeak izateko helburuarekin bat datozelako proiektu honekin bat egin nahi izan duten kontinente guztietako hirietako batzuk:

Europa: Londres, Amsterdam, Lyon, Glasgow, Munich, Milan, Bartzelona, Bordele, Viena, Gotenburgo, Aarhus, Bolonia, Bonn, Manheim, Kiel, Tirana, Praga, Bukarest…
Amerika: Bogota, Medellin, Txileko Santiago, Curitiba, Buenos Aires, Sao Paulo, Rio de Janeiro, San José de Costa Rica, San Salvador, San Francisco, Washington, Miami, Detroit, Buffalo, St. Louis, Memphis, Halifax…
Afrika: Lurmutur Hiria, Johanesburgo, Kisongo, Nakuru, Minawao, Akkra, TharakaNithi, Ojodu…
Asia eta Ozeania: Istanbul, Alepo, Dubai, Ramallah, Bombai, Jaipur, Sapa, Fukushima, Singapur, Melbourne, Java…

Orain, balorazio fasea hasiko du tokiko talde teknikoak, eta balorazio hori nazioarteko epaimahaiaren kideei helaraziko zaie. Izan ere, sariketaren 5 kategorietako bakoitzaren hiru finalistak zeintzuk izango diren erabaki beharko dute epaimahaikideek. Eta urriaren 9an eta 10ean izango diren kongresuan eta TheBayAwards galan emango dituzte ezagurtzera.

Informazio gehiagorako: www.thebayawards.com

Promozio-bideoa:

Abiarazte-bideoa:

Zergaitik The Bay Awards (epaimahaikideen ikuspegia):