Bilbao Metropolitarra birbizteko prozesuari buruz Master Class saioa

Deustuko Unibertsitateak antolatuta, egonaldi bat egiten da Euskadin, Suitzako Hochschule Luzern unibertsitateko Antolakuntza Ingeniaritzako masterreko ikasleekin eta euren irakasle Jan Kranerrekin batera; azken horrek Deustun egin zuen doktoretza, hain zuzen.

Euskadiko Berrikuntzaren ingurukoa da astea, eta Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiak Master Class bat eman du, Bilbao Metropolitarra birbizteko prozesuari buruz.