Hirigintza, lurralde-aldaketa eta azpiegiturak

Arrazoizkoa den moduan, lurralde osorako hausnarketa batek bereziki hedatua egon behar du gure Hinterlandean (gutxi gorabehera, 7 milioi biztanle inguru dira), eta, jakina, gutxieneko koheren­tzia bat gorde behar du kanpoal­dearekin; kanpoalde hori, bada, ingurune-baldintza gisa hartuko dugu. Horretarako, gure eskumen-araubideen berezko murrizketak gainditu beharko genituzke, gure lurralde-ikuspegia handitzeko, eta, hala, gure eraginpean dagoen eremu osora hedatzeko; hots, gure Hinterland osoa hartzeko.

EAEko lurralde-eremua eta eskume­nak gainditzeko, ezinbestekoa izango da harremanekin lotutako zenbait kontzepturen bultzada; esaterako, lidergoa eta lurraldeen arteko alian­tzak (edo, hobeto, hirien artekoak). Gure eraginpeko eremu osoaren ikus­pegia sortzeko gai izan behar dugu, eta ikuspegi horretan alderdi guztiak identifikatzeko, win-win estrategia batean oinarrituta.

Eremu osoaren ikuspegi horren barruan funtsezko helburuak parteka­tzea eta paperak modu orekatuan banatzea sartzen da. Gure metro-poliak lidergoa eduki ahal izango luke, bere espezializaziotik baliorik handiena jaso ahal izateko; aldi berean, prozesu bera bultzatuko luke inguru osoan, eta lurralde- eta funtzio-eredu hori kudeatuko luke, mailarik gorenenean.

Horrenbestez, multzo osoaren oreka eta zuzentasuna errespetatu beharko litzateke, horixe baita jarrerarik onura­garriena, eta horrelaxe maximizatuko baita gure eraginpean dagoen ere­muaren errendimendu orokorra, bai eta geurea ere.

“Bilbao zerbitzu aurreratuak eskai­niko dituen metropoli bihurtzea, industria-eskualde moderno baten barruan”. Hori egin nahi badugu, xe­hetasun osoz eskatzen dituen ezaugarri guzti-guztiak goitik behera garatu behar ditugu, hiri handi orok dituen oinarrizko hiru dimentsio hauetan:

  1. Metropolia giza eta gizarte-ingurunea da.
  2. Metropolia ingurune fisikoa eta euskarria da.
  3. Metropolia ekonomiarako espazioa eta espazio profesionala