Funtzio publikoa eta Administrazioa

Administrazio Publikoak, bere hedadura osoan, etengabe eragiten du hiritarren bizi­tzan, haren erabaki eta ekintzen bitartez. Alderdi ekonomikotik, BPGren %10 baino gehiago da. Garrantzi horrengatik, Administrazio Publikoan diharduten langileak “fun­tsezko aktiboa” dira gure gizartean, hain zuzen ere, gure gizarteko balio hauek sustatzeko: “profesionaltasun-espiritua, gauzak ongi egitea, sakrifi­zioa, ongi egindako lana eta arriskua”.

Jarduera-ildo hauek hartu beharko lirateke aintzat:

  1. Erabaki politiko eta administrati­boak hartzeko sistema optimiza­tzea: une oro maila globalean eskura daitekeen informazio eta ezagutza onenean oinarrituko direla bermatu behar da.
  2. Administrazio publikoak eralda­tzea eta haien gerentzia- eta bideratzaile-gaitasunak indartzea, arau-emaile eta prestazio-banatzaile gisa izan duten usadi­ozko paperaren aurrean.
  3. Sektore publikoan antolamendu-aniztasuna bultzatzea; horretarako, formula hibrido berriak sustatu be­harko dira, publiko eta pribatuak, sektorea malgu eta eraginkorra egiteko, eta kontuak behar bezala eman ditzan.
  4. Sektore publikoa osatzen duten entitateen autonomia indartzea.
  5. Enplegatu publikoen trebakuntza modernizatzea, beste ezeren gai­netik erakunde publikoen eginkizun eta balioekin konpromisoa har de­zaten bultzatuz, eta kudeaketarako gaitasunak gara ditzaten.
  6. Bilbao Metropolitarreko parte di­ren erakunde publiko guztietan emaitzetan oinarritutako aurre-kontua txertatzea.
  7. Administrazio publikoek bultza­tzen dituzten programa eta proiek­tuetan ebaluazioaren kultura susta­tzea, hiritarren bizi-kalitatea hobetzen duten ala ez aztertu ahal izateko, eta ondasun publikoak sor­tzen laguntzen duten ala ez.
  8. Hiritarrek zerbitzu publikoen diseinuan eta zerbitzuok eskain­tzeko moduan parte har dezaten sustatzea.
  9. Administrazio publikoek onartu behar dute erronka geroz eta konplexuagoak dituztela aurrez aurre, eta ziurtasun ezak markatzen duela egoera. Konplexutasun horregatik, beharrezkoa da ikuspegi eta esperientzia desberdi­nak batzea, sektore publikoan izan ezik, baita enpresa eta gizarte zibi­larekiko kolaborazioan ere. Horretarako, ezinbestekoa da ad­ministrazioko sailen, erakunde pu­blikoen eta gobernuko mailen arteko lankidetza sendotzea.