BasquePRO eta Euskadi 2030 Gunea

Eusko Jaurlaritzak lantalde bat sortu du Garapen Jasangarriko Helburuen eta Agenda 2030 ekimenaren inguruan; BasquePRO Elkargoak elkarteari bertan parte hartzeko gonbita egin dio, Euskadiko Bide, Ubide eta Portuen Elkargoaren eskutik. Lantaldearen xede nagusia honako hau da: elkarrekin lan egitea Euskadiko erakundeetan errazago ezartzeko 2030 Agenda, administrazio publikoek jada martxan jarritako pausoekin modu koherentean bat eginez.

“Euskal erakundeentzako gida praktikoa” dokumentuak Agenda 2030 nola ezarri eta Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko nola lagundu azaltzen du.

Gogoeta- eta feedback-talde bat sortzea BasquePRO Elkargoaken baitan erabaki da, eta, Eusko Jaurlaritzaren ekimenaren ildotik, elkargoek GJHak betetzean aurrera egiteko lan egingo du talde horrek.

Irailaren 17an eta 18an “2030 Agenda eta GJHak. Garapen Jasangarria eta Enpresa. Aliantzan” EHUren udako ikastaroa izango da. Bertan, José Tesánek parte hartuko du BasquePRO Elkargoak elkargo profesionalen sarearen izenean, Euskadi 2030 Guneko lanak azalduz.