Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren Berrikuspena

Bilbao Metropoli-30 elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurralde Kohesioa Sustatzeko Sailak egindako kontsultan hartu du parte, Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren (BMLPP) berrikusketari dagokionez. Bilbao Metropoli-30 elkarteak Idazkaritza Teknikoaren zeregina bete zuen 2006an, BMLPPren idazketa-prozesuan.

Hamar urte igaro dira 2006an Bilbo Metropolitarraren lehen Lurralde Plana Partziala onartu zenetik. Azken hamarkadan gertatu diren aldaketek, egoera sozioekonomiko berriek eta eremuan garatu diren plan zein proiektuek Lurralde Planaren eraberritzearen beharra agerian uzten dute. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala Berrikuspena bultzatzen ari da, parte-hartze prozesu baten bitartez.

Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala da metropoli-eremuko lurralde-estrategia ezartzeko legez aurreikusitako dokumentua. Bertan planteatzen dira, besteak beste, bizitegi- eta industria-guneetako esku-hartze nagusiak, azpiegitura nagusien kokalekua eta egokitasuna, etorkizunean okupatu litezkeen lurzoru-eremuak, naturaguneen babesa, mugikortasun-estrategiak eta hondatutako guneetako esku-hartzeak.

Guztira, 35 udalerri arautzen ditu planak: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduliz, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena.

2017ko urte-hasieran Informazio eta Diagnostikoko dokumentua aurkeztuko da, eta 2017ko udazkenean Berrikuspenaren Aurrerapena.