Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseilua

Immigrazioaren Tokiko Kontseilua 2011n eratu zen, etorkinei beren antolaketa- eta elkarrizketa-gaitasuna aintzatesteko asmoz, politika publikoak formulatzeko eta herritarrek parte hartzeko ekintzak garatzeko proposamenak eta ekimenak sustatzeko. Halaber, helburu hauek ditu: kultur aniztasunarekiko elkartasuna eta errespetua sustatzea, eta etorkinen eta osatzen duten erakundeen partaidetza sozial eta politikoa bultzatzea. Hori guztia, kulturen arteko trukerako eta zabalkunderako gune bat ezartzeko; administrazioak, herritarrek eta etorkinek gizarteratze-prozesuan duten sentsibilizazioa eta erantzunkidetasuna sustatzeko.

Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailak eta Bilbao Metropoli-30 Elkarteak 2010eko abenduan sinatutako hitzarmenean oinarrituta, Elkarteak Idazkaritza Teknikoaren lanak egiten ditu aipatutako kontseilurako.

2019ko martxoaren 12an Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluaren Osoko Bilkuraren bilera hartu genuen.

Azaroaren 20an egin zen Osoko Bilkuraren bilera, gai hauek jorratzeko: Kolonbia-Euskadi Elkartearen sarrera-eskaera, 2019an egindako jardueren aurkezpena, komunikazio proiektua eta elkarteen profilak, emakume migratzaileak aintzatesteko ekitaldia abenduaren 18an, eta CLIko elkarteen ordezkariak eguneratzea.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies