Bilboko Euskararen Aholku Batzordea

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Bilboko Euskararen Aholku Batzordea (EAB) sortu du 2016an, kontsultarako eta informaziorako organoa izan dadin, euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko asmoz, Bilboko eguneroko bizimoduko hainbat alorretan.

Organoaren garapenerako, Bilboko Udalak Bilbao Metropoli-30 elkartearen lankidetza eskatu zuen, idazkaritza estrategikoa koordinatzeko; izan ere, elkarteak esperientzia eta ezagutza handiak ditu, gizarte zibilak barne hartzen dituen parte-hartze prozesuen dinamizazioari eta abiarazteari dagokienez. Era berean, Labayru Fundazioak ere hartzen du parte, Batzordeko Idazkaritza Tekniko gisa.

2018ko abenduan, Aholku Batzordea elkartu zen. Deialdi honetan, 2018ko Euskaraldiko hamaika egunen kronika aurkeztu zen, Bilboko eta Euskadiko emaitzen balorazioarekin batera.
Era berean, Bilboko Udalean euskararen garapenaren arloari dagozkion baliabideen eta aurrekontuaren berri eman da. Horrekin batera, garatutako ekintzak ere adierazi dira; hauek guztiak Ekintza Planean (ESEP) eta Udalaren 2018-2022 Erabilera Planean daude zehaztuta.

Amaitzeko, Aholku Batzordeak berak bete ditzan aurreikusitako ekintzak aurkeztu ziren.