“Consorcio de Aguas del Gran Bilbao. Memorias de 40 años de Gestión” liburua

Urtarrilaren 18an Carlton hotelean “Consorcio de Aguas del Gran Bilbao. Memorias de 40 años de Gestión” liburua aurkezten da, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren presidente Ricardo Barkalaren eta Bilbao Metropoli-30en presidente José Antonio Garridoren eskutik, baita protagonistaren beraren, Partzuergoko lehen zuzendari gerente José Miguel Eizaguirreren, eskutik ere. Horren bidez, José Miguel Eizagirrek lehenengo pertsonan kontatzen du bizitako esperientzia; halaber, material fotografiko ugari eta garaiko artxiboak jaso ditu lau hamarkadetan (1960. urtetik 2000. urtera) gertatutakoa dokumentatzeko. Urte horiek funtsezkoak izan ziren Bizkaiko egungo saneamenduaren oinarriak finkatzeko eta hornidura-sistema orokorra konfiguratzeko.

Ekimen hau Elkartearen “Profesionalen garaia da” proiektuaren barruan gauzatzeno da eta gaur egun ezagutzen dugun Bilbo hiria eraikitzen lagundu zuten eta jardunbide egokien eredu diren enpresa eta erakundeen garrantzia azpimarratu nahi da.

Liburuaren 275 orrialdeetan zehar Ur Partzuergoaren jatorria berrikusteaz gain, lurraldeko azpiegitura hidraulikoen berebiziko iraultza posible egin zuten pertsona guztiengan jartzen da arreta. Hitzaurrea ondokoek idatzi dute: José Antonio Garridok; Ibon Aresok, Bilboko alkate ohiak eta Ur Partzuergoko presidente ohiak, eta Roque Gistauk, Ur-horniduraren eta Saneamenduaren Espainiako Elkarteko (AEAS) presidente ohiak.

Lehenengo titulua Partzuergoaren hastapenei buruzkoa da, bigarrena eta hirugarrena, aldiz, ur-hornidurari eta saneamenduari buruzkoak, hurrenez hurren. Horrela, Eizagirrek erakundearen etorkizuna markatu zuten mugarri historikoak berrikusten ditu. Era berean, kronologikoki eta zehaztasun handiz laburtzen eta dokumentatzen ditu Bizkaiko horniduran, lehenengo, eta saneamenduko sistema orokorrean, ondoren, egindako inbertsio garrantzitsuenak.

20180119-libro