Habana Zaharraren biziberritzea gidatzeko plana (Kuba)

Bilbao Metropoli-30en bazkide den Tecnaliak Habanako Oficina del Historiador-ekin (Historialariaren Bulegoa) duen proiektuen helburuetako bat da eztabaida eta lankidetzarako foro bat ezartzea, Habanako badiaren hiri-berroneratzeari eta berroneratze turistikoari dagokienez, zer aukera dauden aztertzeko. Testuinguru horretan antolatu dira trukerako jarduera bat eta prestakuntza-bisitak nazioarteko identifikatutako hirietara, besteak beste, Amsterdam, Hanburgo eta Bilbora, horien eraldaketa prozesuetatik ikasteko xedearekin.

Bilboren eraldaketa abiarazi zuen prozesuari buruz, Bilbao Metropoli-30ek duen ikuspegi globala eman nahi da, bai eta hura sustatzeko aukera eman zuen eredu estrategikoari zein gobernantzari buruzko informazioa ere. Ordezkaritza hiru pertsonak osatzen dute, hirurak ere hiri antolakuntza eta kudeaketarako ardura duen Plan Maestro de Revitalización Integral de La Habana Vieja (Habana Zaharraren biziberritzea gidatzeko plana) erakundekoak.