BBC Scotland

Bilbao Metropoli-30 elkartearen zuzendari nagusia elkarrizketatu du abuztuan Andrew Andersonek, BBC Scotland Newseko kazetariak. Izan ere, Bilbo bisitatzen ari da, “Guggenheim efektua” delakoak hirian duen eraginari buruzko erreportajea egiteko xedearekin, Dundee hiri eskoziarrean laster V&A Museum irekiko dela-eta.