Plangintza estrategikoa

Bilbao Metropoli-30 Elkartea sortu zen planifikazio, ikerkuntza eta sustapen proiektuak aurrera eraman litezen, beti ere Bilbao Metropolitarra jasotzeko eta birbizteko asmoz. Bilbao Metropolitarrak ez du mugarri administratibo eta geografiko argirik eta beronen definizioa errealitate sozial eta ekonomikoak emana dator. Zentzu horretan, Bilbao Metropoli-30 elkarteak, instituzioak eta elkartutako enpresak aintzat hartuta, hausnarketa eta plangintza estrategikoa bultzatzen ditu, Bilbao Metropolitarra biziberritzeko xedearekin.

 

2035 Hausnarketa Estrategikoa. Agertokien azterketa

 

Bilbao Metropoli-30 Elkarteak izaera parte-hartzailea duen 2035 Hausnarketa Estrategikoaren beste fase bati ekin dio bere erakunde elkartuekin, proiektu horretan 2017-2018ko ekitaldian izan diren aurrerapenak aurkeztu ondoren 2018ko ekainaren 4an egindako Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorrean. Prozesu parte-hartzaile horrek zenbait lan-lerrotan du bere esparrua; lan-lerro horiek Bilbao Metropoli-30 Elkarteko bazkideek sortu zituzten beren ekarpenetatik, eta funtsezko elementutzat dituzte Bilboko metropolialdearen etorkizunera begira. Prozesu honen xedea da elkarrekin hausnartzea, etorkizunerako helburuak aztertzea eta proiektu zehatzak proposatzea ildo estrategikoen inguruko gako-aldagai bakoitzerako, eta, horretarako, zenbait talde eratu dira.

 

Marko horretan, urriaren 30eko bileratik aurrera deia egin zaie zenbait eragileri: erakundeetakoak, sozioekonomikoak, akademikoak eta gizarte zibilaren ordezkariak (gai bakoitzarekin zuzenean erlazionatuta daude, ezagutza elkarbanatu eta helburuak nahiz ekimenak proposatzeko xedez, eta gogoeta partekatuan definitzen diren helburu estrategikoak lortzen laguntzen dute). Fase hori gauzatzeko, talde hauek eratu dira: Elkarlanean ongizatea sortzea; Sustainable future; Lurralde metropolitar lotua eta adimentsua; Enplegu sortzaile izango diren ekonomia berriak; Itsasadarra eta sarea; Gobernantza partekatua espazio metropolitarretan; Komunitatea; Nortasuna eta hiria.

 

Bilbao Metropolitarra 2035. Etorkizunera begira

Maiatza 2016

Bilbao Metropolitarra 2030: Profesionalen garaia da

Maiatza 2011

Orain pertsonak

Urtarrila 2005

Bilbao 2010: Estrategia

Apirila 2001

Bilbao 2010: Hausnarketa Estrategikoa

Azaroa 1999

Bilbao Metropolitarra birbitzteko plan estrategikoa

Martxoa 1992


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

CERRAR
Menú de Navegación