2018ko urriaren 30ean, “Bilbao Metropolitarra 2035. Begirada bat etorkizunera” proiektuko Hausnarketa Estrategikoaren eta Agertokien Azterketaren II. fasea abiarazteko bilera egin zen BEAZen. Fase hau garatzeko, hasiera batean 8 lantalde (taldeak) eratu dira, Hausnarketa Estrategikoa 2035 delakoan ezarritako gai-lerroetan oinarrituta eta arlo horietan adituak diren bazkideek (taldeburuak) gidatuta:
- Elkarlanean ongizatea sortzea; Velatiako Alejandro Ormazabal da buru.
- Sustainable future; Iberdrolako Francisco Olarreaga da buru.
- Lurralde metropolitar lotua eta adimentsua; Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Itziar Epalza da buru.
- Enplegu sortzaile izango diren ekonomia berriak; Inguraldeko Eukene Bengoa da buru.
- Itsasadarra eta sareak; Caminos Euskadiko José Tesán da buru.
- Gobernantza partekatua espazio metropolitarretan; Bizkaiko Foru Alduldiaren Izaskun Artetxe da buru.
- Komunitatea; BBK Fundazioaren Gorka Martínez da buru.
- Nortasuna eta hiria; UNESCO Etxeko Txabi Anuzita da buru.
Argazkien galeria: