Bilbao 2010. Hausnarketa Estrategikoa

Zenbait erronkari behar bezala erantzuteko asmoarekin, besteak beste, merkatuen globalizazioari, egitura sozial eta ekonomikoen eraldaketari edota informazioaren eta komunikazioaren teknologiei, 1999an, Elkartearen ahaleginak “Bilbao 2010. Hausnarketa Estrategikoa” proiektuaren inguruan bildu ziren. Bertan, Estatuko eta nazioarteko 300 adituk baino gehiagok hartu zuten parte, eta munduko 16 metropoliren esperientzia ere jaso zen.

Proiektu horren oinarri estrategikoak 1999ko azaroaren 25eko Ezohiko Batzar Nagusian aurkeztu zitzaizkien bazkideei, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria buru zela. Oinarri horien bitartez, Bilbao Metropolitarra aukeren gune bihurtu nahi da, ideiak egia bihurtzen diren gunea izan dadin. Azken hamarkadan azpiegitura fisikoetan egindako inbertsioari esker, Bilbao Metropolitarrak arreta berezia eman ahal izango die helburu hori lortzeko garapenari eta beharrezko balio ukiezinei.

Informazio gehiagorako: Bilbao 2010. Hausnarketa Estrategikoa (PDF)