URBAN REVOLUTION Aurrera! – The Bay Awards premiere
The Bay Urban Visioning Awards ezagutzak partekatzeko plataforma bat da, hiri proiektu eta ekimen arrakastatsuekin lotu eta horiek erakusteko. Premierea (estreinaldia) 2023ko urriaren 25 eta 26an izango da Bilbon. Nazioarteko konferentzia baten formatua izango du – URBAN REVOLUTION Aurrera!
Zergatik The Bay Awards?
The Bay Awards proiektua bi idei nagusietatik sortu da: gero eta argiago dago munduko hiri eta eskualde guztiek antzeko erronka globalei aurre egin behar diegula. Bestalde, honaino ekarri gaituen pentsamendu bera konponbidearen parte ezin dela izan uste dugu.
Zergatik The Bay Awards premiere?
Ideia, ezagutza eta proiektu berritzaile, disruptibo eta ausartak behar ditugu. Horiek beste era batera pentsatu, planifikatu eta jarduteko inspiratuko gaituzte. Benetako entzute, giza konexio eta ideien truke sakonerako guneak sortu behar ditugu.
URBAN REVOLUTION Aurrera! nazioarteko konferentziak eta The Bay Awards Premiere proiektuaren sustapenak epe laburreko gertakarien egoeraren zurrunbilotik haratago dagoen hiri eta metropolien etorkizunari buruzko begirada eskaintzen diguten adituen gogoeta eta esperientziak sakon entzuteko aukera eskaintzen dute.
Gure hizlariak
- Christian Bason
- Gabriella Gómez-Mont
- Sophie Howe
- Geci Karuri-Sebina
- Geci Karuri-Sebina
- Carlos Moreno
- Farah Naz
- Carmen Santana
- Larry NG LH
- Charles Landry
Urban Revolution Aurrera programme
Informazio gehiago eta txartelak: https://thebayawards.com