URBAN REVOLUTION Aurrera! – The Bay Awards premiere

Bilbao Metropoli 30ek, Bilboko eremu metropolitarra biziberritzeko elkarte publiko-pribatuak, The Bay Awards Sarien lehen edizioaren banaketara eramango duen prozesua jarri du abian. Sari horiek hirien garapenean eta mundu mailako hiri-bizitzan izandako jardunbide egokiak aintzatetsiko dituzte. Sarien premierea, Bilbon 2023ko urriaren 25 eta 26an mundu osotik etorritako ia 300 urbanista eta hirien kudeaketa estrategikoan esperientzia duten pertsona bildu zituen “Urban Revolution Aurrera!” Nazioarteko Kongresuaren parte zen.

URA – Urban Revolution Aurrera! Kongresua Bilboko BBK Aretoan egin zen, sariekin zerikusia duen guztiaren berri eman zen “The Bay Awards Premiere” ekitaldiarekin hasita. Hauek parte hartu zuten “premiere” horretan: Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Amaia Arregi Bilboko alkateordeak, Marian Elorza EBko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Idoia Postigo Bilbao Metropoli 30eko zuzendari nagusiak.

Ondoren, berehala hasi ziren dira URA Kongresuko hitzaldiak eta mahai-inguruak, “The Bay Awards” ekimeneko epaimahaikide izateko hautatutako hamar pertsonen hitzaldiekin.

Hauek dira ekimen irabazleak aukeratuko dituzten bost gizonak eta bost emakumeak: Christian Bason, Danimarkako Diseinu Zentroko zuzendari nagusia; Gabriella Gómez-Mont, ‘Esperimentalista’ izena duen eta hirietan espezializatuta dagoen bulego nomadaren sortzailea eta CEOa; Sophie Howe, Galesko Etorkizuneko Belaunaldietarako lehen Komisarioa; Geci Karuri-Sebina, Wits School of Governance-ko irakaslea eta African Civic Tech Innovation Network-eko antolatzailea; David Miller, Torontoko alkate ohia (2003-2010) eta C40 Citieseko presidentea (2008-2010); Carlos Moreno, Irakasle elkartua Parisko Panteon Sorbonne Unibertsitatean, eta Anne Hidalgo Frantziako hiriburuko Alkatearen aholkularia; Farah Naz, klima-estratega, proiektu enblematikoetan lan egin duena, hala nola Dubain Expo Terra Sustainability Pavilion; Larry Ng., EAUko Expo 2020an Singapurreko pabiloiko komisario nagusia; Carmen Santana Serra, Espainiako Hirigintza Saria 2021ean; eta Charles Landry, hiri-diseinuko sormenaren arloko nazioarteko aditua.

Asier Aranbarri Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako zuzendariak itxi zuen kongresuaren parte hori.

Ekitaldia Bizkaia BAT Dorrean amaitu zen, networking saio batekin eta hainbat tailerrekin, baita instalazioetarako bisita gidatuarekin ere. Amaitzeko, “Urban Revolution Aurrera Manifestua” kaleratu zen.

Ekitaldiko hitzaldi eta saioen laburpena (PDF)

URBAN REVOLUTION Aurrera! ekitaldiaren egitaraua

URBAN REVOLUTION Aurrera! ekitaldiaren argazki galeria osoa

Prentsa oharra: Bilbao Metropoli 30 elkarteak, hirien erronkei erantzun globala emateko “The Bay Awards” sariak kaleratu ditu

Bilbao Metropoli 30 premiará las mejores ideas transformadoras de las ciudades del mundo (Deia, 2023/10/10)

Bilbao entregará desde este año los premios mundiales de urbanismo “The Bay Awards” (Cadena SER, 2023/10/10)

Bilbao Metropoli 30 premiará los proyectos que apuesten por entornos urbanos sostenibles (El Correo, 2023/10/10)

Tiempo de preparación (Deia, 2023/10/17)

Nuestro modelo de revitalización: una verdadera revolución urbana (Deia, 2023/10/22)

Necesitamos una revolución urbana (El Correo, 2023/10/23)

Bilbao Metropoli 30 inicia la singladura hacia los Premios “The Bay Awards” con la celebración del Congreso Internacional “Urban Revolution Aurrera!” (Estrategia Empresarial, 2023/10/25)

Arranca desde Metropoli 30 la celebración del congreso internacional “Urban Revolution Aurrera!” (Cadena SER, 2023/10/25)

Arranca el congreso ‘Urban Revolution Aurrera’ en el que Bilbao Metropoli 30 reunirá cerca de 300 expertos en urbanismo (Deia, 2023/10/25)

Congreso “Urban Revolution Aurrera” en Bilbao (Deia, 2023/10/25)

Gabriella Gómez-Mont: “Bilbao nos recuerda al mundo que tenemos que pensar en el futuro” (Deia, 2023/10/26)

La ciudad de los 15 minutos con Carlos Moreno (EITB, 2023/10/26)

Sophie Howe: “El cambio de Bilbao en 1990 nos debe indicar el futuro” (Deia, 2023/11/02)

Carlos Moreno: “El coche es una droga; la droga de las distancias” (Radio Euskadi, 2023/11/04)

Carmen Santana:”El subsuelo de las ciudades es una jungla” (Radio Euskadi, 2023/11/04)

The Bay Awards sariak BM30ean (Ekonomiaren KZ, 2023ko azaroa)

Bahía Sariak: Bilboko hiri-iraultza (Bilbao Hiria, 2023/11/13)

The Bay Urban Visioning Awards reconocerán mejores prácticas de desarrollo urbano transformadoras (ESMARTCITY, 2023/11/15/11)

“Dejar que se dispersen las ciudades es un error, no funciona desde un punto de vista económico” (Estrategia Empresarial, 2023/11/16)

“Es en las ciudades con mayor densidad poblacional donde se vivirá mejor” (El Correo, 2023/11/20)

Informazio gehiago: https://thebayawards.com