Bilbao Bizkaia Design Council

Bilbao Bizkaia Design Councilen (BiDC) helburua da sormenaren industria eta diseinua sustatzea, garapen ekonomikorako eta Bilbao eta Bizkaia nazioartean hedatzeko faktore baitira. 2013an sortu zen, eta Bilbok eta Bizkaiak diseinuaren eta sormen industriaren alde egin duten apustua berresten du, izan ere, eragile ekonomikoak eta nazioartean hedatzeko faktore dira. Bilboko Udalaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaz gainera, 200 eragile eta enpresatik gora daude BiDCren barruan; guztiek ere hartuta dute hirian zein lurraldean sormen industria bultzatzeko konpromisoa. Bilbao Metropoli-30 BiDC Foroko kideetako bat da, eta Elkartearen zuzendari nagusia Kontseiluko kidea da.

Helburu hau du: etorkizuneko sektore horien garapena eta finkapena sustatzea, enplegua, bereziki gazteena, sortzeko potentzial handia baitute, eta horiek bultzatzea, nazioartean puntako kokapena lor dezaten, horrela, jarduera ekonomikoa eta talentua erakarriko baitute.

Era berean, BiDCren eskutik, 2014ko abenduaren 1ean, Bilbao UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean sartu zen. Aitorpen horrek sormena hiriaren garapen ekonomiko iraunkorrerako giltzarri gisa ikusten duten beste hiri batzuekin kolaboratzen hasteko ateak irekitzen dizkio Bilbori, eta babesa ematen dio BiDCren bidez diseinua eta sormen industria sustatzeko Bilbao zein Bizkaia egiten ari diren lanari. Gainera, proposamenari baiezkoa eman zioten jada diseinuaren kategorian UNESCOren Sarean zeuden beste 11 hiriek. Hauek dira: Buenos Aires, Berlin, Montreal, Nagoya, Kobe, Shenzhen, Shanghai, Seul, Saint-Etienne, Graz eta Pekin.

Horiek egin zuten moduan, Bilbok ere, Sarean sartu ondoren, taldean lan egiteko konpromisoa hartu du, sormen industrien eta diseinuaren industriak garatzeko, taldeko proiektuak eginez, praktika onak trukatuz edo Iparra-Hegoa kooperazio programak bultzatuz, besteak beste.

UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarea 54 herrialdeko 116 hirik osatzen dute, eta zazpi alorretan daude banatuta: artisautza eta arte herrikoia, arte digitala, zinema, gastronomia, literatura, musika eta diseinua. Diseinuarena da kategoriarik esanguratsuena, hiri kopuruarengatik zein hori osatzen duten hirien garrantziagatik. Bilbao Sare horren kide da hortik aurrera, eta Helsinki, Turin, Curitiba eta Dundee aldi berean.

UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarera sartzeak kalitate “zigilu” bat ematen die kide diren hiriei, sari horrekin prestigioa, ospea eta sona lortzen baitute. Ildo horretan, nazioarteko plataforma hori giltzarria da lehiakortasuna lortzeko, atzerriko merkatu berrietara irekitzeko eta hazkundea suspertzeko.

Azaroan izan da Bilbao Bizkaia Design Week. Bilbao Metropoli-30ek esparru horretako hainbat ekitalditan parte hartu du, hala nola “Hirien etorkizuneko etorkizunak” saioan eta “Cities&Design” aurkezpenean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies