Metropoliaren Munduko Eguna 2023

Amesten dugun metropolia hainbat eta hainbat elementuk osatzen dute. Puzzle baten pieza gisa, irudi gizatiar, jasangarri, justu eta solidarioa osatzen dute, eta horrek itxaropenez bete eta metropoliko herritar guztien eta datozen belaunaldien alde lan egiten jarraitzera bultzatzen gaitu. Metropoliko puzzlearen pieza bat, erabat beharrezkoa, natura da.

Bilbao Metropoli 30ren iritziz, gure metropoliak natura errespetatu, integratu eta harekin harmonian bizi behar du bizirik iraun nahi badu.

Horregatik, aurten “The power of nature” izenburua duen Metropoliaren Munduko Eguna dela eta, Bilbao Metropoli 30ek gure erakunde bazkideek garatutako lana babestu eta ikusarazi nahi du, bakoitzak bere esparru eta erantzukizunetara egokituta. Naturak, puzzlearen pieza denak, gure metropoliaren eraikuntzan dagokion leku estrategikoa har dezan.