2035eko Gogoeta Estrategikoa pandemia osteko testuinguru berrira egokitu ahal izateko egoerak aztertzen ari gara, bai eta plan eta jarduera berriak garatzen ere, krisi-testuinguru berri horri estrategikoki heltzeko.
Maiatzaren 20an Bilbo Metropolitarreko 2035 pandemia osteko agertokiak aztertzeko bilera egin zen. Bileran ziurgabetasun kritikoak faktoreetan laburbiltzeko taldeburuekin egindako lana aurkeztu zen. Ondoren, parte-hartzaileek faktore horiek lehenetsi zituzten. Hurrengo bileran, ekainaren 3an, hautatutako bi ardatz nagusien emaitzak landu ziren.
AGERTOKIAK 2035 post-covid19 – eus