Tailer Praktikoa: Zure ekintzaile proiekturako finantzaketa bilatzeko saioa

“Zure ekintzaile proiekturako finantzaketa bilatzeko saioa” gaiaren inguruan Tailer Praktikoa ekainaren 20an, ostegunean, izan da 13:30etatik 15:30era, Ekonomistak Elkargoan (Rodriguez Arias, 4, Bilbo).

Bilbao Metropoli-30 Elkarteak koordinatutako BasquePRO Elkargoak deituriko Profesionalen Elkargoen sarearen ekintza bat da. Sare horren helburua da profesionaltasunaren balioaren alorrean interes komunekoak diren proiektuetan era partekatuan lan egitea. Zentzu horretan, aldizka ekintzailetza-tailerrak eta networking topaketak antolatzen dira. Topaketa horietara elkargoetako profil desberdineko profesionalak joan dira, ekintzailetza-ekimenak ezagutzeko eta aztertzeko helburuz, bai eta kontaktuak egiteko ere.

EGITARAUA

13:30 ONGIETORRIA ETA IREKIERA

Mª Luz del Cura (Ekonomistak) eta Idoia Postigo (Bilbao Metropoli-30)

13:40 GAIEN SARRERAK

Kontzeptuzko proiektua: Mónica Garate (Momentu) eta Javier Mata (Bultz Lan)

Hasiberri proiektua: Idurre Arzuaga (Seed Capital)

Proiektu bermatua: Carlos Ruiz de Arkaute (Caixabank)

Enpresa-hazkundea: Jokin Cearra (Cámara Bilbao) eta Nagore Ardanza (Orkestra)

14:10 Etenaldia

Gosari informala eskainiko da tailerrarekin jarraitzeko eta networkinga sustatzeko

14:30 LAN TALDEAK

Parte-hartzaileak taldeka banatuko dira, zalantzak argitzeko eta erronkak bideratzeko

15:30 Amaiera-ekitaldia