ST3: Carlos Moreno eta “15 minutuko hiria”

Bilbao Metropoli-30 elkarteak ST3 (Strategic Trends Think Tank) izeneko ekimena abiarazi du. Haren helburua nazioarteko adituak gure metropolira etortzera gonbidatzea da, hiriguneen etorkizunari buruzko pentsamendu abangoardista eta berritzaileena gurera ekartzeko asmoz.

Azaroaren 29an Carlos Moreno Sorbonne Unibertsitateko Katedradunarekin hasiera eman diogu ekimenari. Bera dugu “15 minutuko hiria” deritzon kontzeptuaren bultzatzaile eta Anne Hidalgo Pariseko alkate eta Frantziako presidentegaiaren aholkularia.

  • 15 minutuko hiriaren aurkezpena Carlos Morenoren eskutik
    9:30etik 11:00etara Deustuko Unibertsitateko CRAI eraikinean.
    Carlos Morenoren aurkezpenaren barruan, bertaratuko direnek gaiari lotutako galderak edo kezkak helarazteko aukera izan dute eta hitzaldiaren osteko eztabaida interesgarri eta atsegin baten bidez erantzun ditu.
  • Bilbo Metropolitarreko alkateen eta Carlos Morenoren arteko topaketa
    12:00etatik 13:00etara BECeko Batzar Zentroan.
    Topaketa honetan “15 minutuko hiria” kontzeptua bertatik bertara ezagutzeko aukera egon da. Gainera, gure metropolian gizakion neurriko hirigintza garatzeko ditugun aukerei buruz kontzeptuaren sortzailearekin gertutik eta zuzenean eztabaidatu ahal izan dugu.

Gehiago jakiteko (CVa eta 15 minutuko hiriaren kontzeptuari buruzko bideoa/ artikulua)

Sortutako interes handia eta aretoaren leku-kopuru mugatua direla eta, Carlos Moreno irakasleak 9:30tik 11:00etara eskaini duen hitzaldi magistrala streaming bidez eman da.

Carlos Moreno eta 15 minutuko hiria [Galeria]