GJHen aldeko manifestua

BasquePRO Elkargoak osatzen duten elkargo profesionalek, gizartean duten eragin positiboaren jakitun, martxoaren 2an Garapen Jasangarriko 17 Helburuen (GJH) aldeko Manifestua sinatu zuten.

BasquePRO Elkargoak Elkargo Profesionalen sare bat da, Bilbao Metropoli-30 Elkarteak sustatutako BasquePRO profesionaltasun-proiektuaren barruan lankidetzan aritzen dena, eta 50.000 profesional inguru ordezkatzen dituena. Sare hori Euskadiko elkargo profesionalen artean lantzen ari da, beste proiektu batzuekin batera, 2030 agendara hurbiltzea, kolektibo profesionalen rola eta horiek Garapen Jasangarriko Helburuekin duten harremana definitzeko eta bultzatzeko.

Helburu horrekin, BasquePRO Elkargoak Euskadi 2030 Gunea talde pilotuan parte hartu du, eta talde horri profesionalen elkargoen ahotsa eman dio, eta, aldi berean, sareko kide diren elkargoetako batzuei taldearen aurrerapenen berri eman die. Lankidetza horren ondorioz, Agenda 2030 ezartzeko moduari eta Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen laguntzeari buruzko Euskal Erakundeentzako Gida Praktikoa egin da.

Elkargo Profesionalek, gure errealitate soziala eta ingurunea transmititzeko ibilgailu gisa jardunez eta garapen jasangarria lortzeko oinarrizko elementu gisa identifikatuz, modu integratuan erantzun nahi izan diete erronka horiei, manifestuaren bidez.

Hauek dira sinatu duten elkargo profesionalak: Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa; Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa; Bizkaiko Abokatuen Elkargoa; Bizkaiko Aseguru Bitartekarien Elkargoa; Bizkaiko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala; Bizkaiko Haginlarien Elakargo Ofiziala; Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala; Fisikoen Elkargo Ofiziala – Euskadiko Ordezkaritza; Euskadiko Geologoen Elkargo Ofiziala; Bizkaiko Graduatu Sozialen Elkargo Ofiziala; Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala; Bizkaiko Ingeniari Industrialen Elkargo Ofiziala; Bizkaiko Ingeniaritza eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala; Bizkaiko Psikologiako Elkargo Ofiziala; Euskal Autonomia Erkidegoko, Burgosko eta Errioxako Kimikari eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofiziala; Bizkaiko Albaitarien Elkargo Ofiziala; Aragoiko, Nafarroako eta Euskadiko Nekazaritza Ingeniarien Elkargo Ofiziala eta Ekonomisten Elkargo Ofiziala.

Sinadura webinar baten esparruan egin da.

Webinarren egitaraua