Profesionaltasunerako trebetasunak Bizkaian Programaren II. edizioa

Profesionaltasunerako Trebetasunen Programa berritzaile bezain aitzindariaren bigarren edizioa. Bertan, hain zuzen ere, 180 ikaslek parte hartzen dute.

Programa hori Bizkaia Talent-ek zuzentzen du, eta honako hauexen babesa jaso du: Bilbao Metropoli-30, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta hiru elkargo profesional: Euskadiko Ekonomialarien Elkargoa, Euskadiko Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa eta Euskadiko Bide, Kanal eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa.

Behar besteko oinarriak finkatzea izango da estrategia. Horrela, bada, pertsonetan oinarritutako profesionaltasunaren mugimendua eratu ahal izango da, estrategiak proposatu eta garatu egin ahal izango ditu eta emaitzak ebaluatu ahal izango ditu, Euskadin bertan profesionaltasunaren balioa sustatzeko eta lantzeko eta, era berean, gure enpresak emankor, berritzaile eta lehiakorragoak izateko. Beraz, profesionaltasuna bere osotasunean hartu beharko denez, jakintzaren ezaugarriak ez ezik pertsonen jarrerak nahiz balioak ere hartu beharko dira kontuan.

Funtsean, ikasleen helburu pertsonalak helburu profesionalekin bat datozela bermatu beharra dago eta, aldi berean, azken horiek lan-merkatuaren egiturarekin nahiz testuinguruarekin bat datozela, baita hautatutako profiletarako eskatutako betekizunekin ere.

60na ikasle aukeratu dira programan parte hartzen duen unibertsitateko. Hartara, guztira 180 ikaslek parte hartzen dute Bizkaiko Profesionaltasunerako Trebetasunen Programaren bigarren edizioan, hau da, aurreko edizioan baino 120 ikaslek gehiagok.

Honako hauexek dira programarako hautaketa-irizpideak, hau da, ebaluatu beharreko faktoreak: motibazio-gutuna, curriculum vitaea, aurrez aurreko elkarrizketa eta trebetasunen profila.