Bikaintasun profesionalaren zeharkako gaitasunen identifikazioa Bizkaian ikerketa

2014an hamar elkargo profesionalen lankidetzarekin UPV/EHUk eginda “Bikaintasun profesionalaren zeharkako gaitasunen identifikazioa Bizkaian” ikerketa Bilbao Metropoli-30ek koordinatu du:

  • Colegio de Abogados de Bizkaia
  • Colegio Vasco de Economistas
  • Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos del País Vasco
  • Colegio de Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia
  • Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia
  • Colegio de Ingenieros Técnicos de Minas del País Vasco, Navarra, La Rioja y Soria
  • Colegio Oficial de Médicos de Bizkaia
  • Colegio Oficial de Psicología de Bizkaia
  • Colegio Oficial de Trabajo Social de Bizkaia
  • Colegio Oficial de Ingenieros Técnicos en Topografía

Ikerketaren helburua zeharkako funtsezko gaitasunak identifikatzea da, Bizkaiko profesional guztiek bikaintasuna lor dezaten beren jarduera garatzerakoan, edozein sektoretan aritzen direla ere. Identifikazio horri esker, XXI. mendeko erakundeen eraldaketa-prozesua gidatzeko behar diren gaitasunak, jarrerak eta balioak ezagutu ahal izan dira, bai eta beharrezkoak diren trebakuntza eta ikasketa arloko beharrizanak finkatu ere, profesionalek berrikuntza sortu ahal izan dezaten.

Ikerketaren ondorioek diotenez, hauxe izango litzateke Bizkaiko bikaintasun profesionalaren profila:

“Pertsona zintzoa, konfiantza transmititzen duena; konfidentzialtasuna, pertsonak, euren lana eta denbora errespetatzen dituena; arduratsua, koherentea eta kontsekuentea dena hartu dituen erabakiekin; modu eraginkor eta efizientean komunikatzen dakiena; bere lana eta taldearena antolatzen duena, lehentasunak sortzen dituena eta planifikatu egiten duena, bere ezagutzak aplikatzeaz eta partekatzeaz gain”.