“Euronet 50/50” europar proiektua

Ezagutza bultzatzeko eta Bilboko hezkuntza zentroen parte-hartzea areagotzeko, 2016ko ekainaren 9an Euronet 50/50 proiektuari buruzko informazio jardunaldi bat antolatzen da La Bolsa udal zentroan, ikastetxeen eta berritzeguneen arduradunentzat, Bilbao Metropoli-30 elkartearean laguntza teknikarekin.

Ekimen honek eraikin publikoetan energia aurreztea du helburu, egiaztatutako metodologia bidez, eta 2013an energia iraunkorraren Europako saria eskuratu zuen. Proiektu honetan, ikasleek eta irakasleek ezarritako energia eraginkortasuneko neurriei esker lortutako aurreztearen %50 ikastetxeari itzultzen zaio, finantza-ordainketa bidez. Sustagarri ekonomiko horrez gain, ez dago zalantzarik ekimenak aurrezte energetikoaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruan kontzientziatzen laguntzen duela, hezkuntza zentro baten balioen barruan.

2017ko ekainaren 22an, proiektuan lehenengoz 2016-2017 ikasturtean aritu diren ikastetxeetako zuzendari eta arduradunak biltzen dira, ikastetxe bakoitzaren esperientzia pilotua, martxan jartzea, eskainitako formakuntza, martxan jarritako aurrezte-neurriak eta ikasleekin izandako elkarlana baloratzeko helburuz.

2019ko otsailaren 19ko bileran, hirugarren ikasturtez jarraian gauzatzen ari den Bilboko lau ikastetxeetako arlo energetikoaren jasangarritasunari eta aurrezkiari buruzko kontzientziazio proiektuaren jarraipena egin zen.

Bilbao Metropoli-30 Idazkaritza Tekniko gisa lankidetzan aritzen da, ENERKI aholkularitzaren laguntzarekin.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies