ANDREkintzailea: Sinergiak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak ANDREkintzailea Programa antolatzen du. Programa horren esparruan, Bilbao Metropoli-30 elkartearekin batera koordinatuta, eta AED eta Emakumeekin erakundeekin lankidetzan, Sinergiak saioa egingo da BEAZen, urtarrilaren 25an.

Zer da Sinergiak

Ekitaldi dinamizatua da, ikusarazi eta hedatzeko proiektuak eta ekintzak pentsatzeko lan-saioa, enpresariekin batera lankidetzan. Enpresa propioa duen eta beste emakumezko enpresari batzuekin lankidetza-zubiak ezarri nahi dituen emakume orori zuzenduta dago. Sormenezko metodologia bidez gauzatu da, eta aurrerapausoa ematea eta enpresen eta horien sustatzaileen benetako beharrizanei erantzuteko lankidetza-haziak ereitea du xede. Miren Lauzirikak (Art for Life! eta Emakumeekin) dinamizatuko du.

ANDREkintzailea programan parte hartzen ez duten emakume ekintzaileek ere izena eman dezakete.