BerrAktibatu+

BerrAktibatu+ ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko ekimena jarri da eta Global Action Plan–Ekintza Plan Globala (GAP) programaren barnean kokatzen da. Ekimen hau 2012. eta 2018. urteen artean garatu zen Aktibatu+ programaren jarraipena da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. 2018 eta 2021 urteen artean garatzen da. Familia, ikastetxe eta unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu paraleloan garatzen direnak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Gipuzkoan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuak eta Naturklima Fundazioak sustatzen du. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago. Bilbao Metropoli-30 programaren kolaboratzailea da.