Aktibatu + programa

Bilbao Metropoli-30 elkartea Aktibatu + programaren kide bat bezala gehitu da. Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Metro Bilbaorekin, Eroski taldearekin,  eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean.

Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Aktibatu + programak familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna.

2012. urteaz geroztik, 2.300 etxek 80 ikastetxek, eta 38.730 ikaslek parte hartu dute Aktibatu programan guztitra 69,4 tona CO2 aurreztuta.

2016/17 ikasturteko Aktibatu + eskolako programaren azken jaia eta ondorengo Jarraipen Batzordearen bilera 2017ko ekainaren 1ean izan da Barakaldo Antzokian. Aktibatu + programan parte hartu duten ikastetxeei aitortza egiteko ekitaldia egin da. Ondoren, Jarraipen batzordearen bosgarren bilera egin da.

2018ko urtarrilaren 25ean etxebizitzetako kanpaina prentsaurrekoan aurkezten da.

Bilbokoa bazara, dohainik izena emateko aukera duzu: http://app.programagap.es/registrate.aspx?cod=30/48001

Aktiba zaitez + programaren Jarraipen Batzordearen bilera Uren Partzuergoko Galindoko Ur Zikinen Araztegiko Estazioan egin zen apirilaren 24an. Aurrerago, HUAko instalazioetara egin zen bisita.

Ekainaren 19an Aktibatu+ programaren Jarraipen Batzordea bildu da Bizkaiko Foru Aldundiren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailean.