ANDREkintzailea programaren VIII. edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzen laguntzeko.

Programa Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean Bizkaiko AED-Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.

ANDREkintzailea 2021ko urritik 2022ko ekainera bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izango ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo
dira. Saio gehienak bi ordukoak izaten dira.

Irailaren 24an informazio-saio bat egon zen.

Programa:

Programa ANDREkintzailea 2021-22eusk