Tokiko elkarrizketa Europako Bauhaus Berriaren esparruan

Europako Bauhaus Berria zientziaren eta teknologiaren, artearen, kulturaren eta gizarteratzearen arteko mugak eraisten dituen ekimen europarra da, eta diseinuak eguneroko arazoei irtenbideak aurkitzea ahalbidetzen du. Bere ekintzetako bat hirietan tokiko elkarrizketak antolatzea da.

Europako Batzordeak, 2021eko urtarrilaren 18an, ekimena diseinatzeko fasea abiarazi zuen. Fase horren helburua da kontzeptuari forma ematea, ideiak aztertzea, premia eta erronka larrienak hautematea eta alderdi interesdunak konektatzea.

Proiektu horren baitan, Bilboko Udalak tokiko elkarrizketa bat antolatu du maiatzaren 21ean. Elkarrizketa hori Bilbao Metropoli-30ekin lankidetzan antolatu da. Bilboko Udala haren bazkide fundatzailea da, eta NEB proiektuaren partner gisa hautatu dute, hain zuzen ere ekimenaren garapenean epe luzeko eta izaera estrategikoko ikuspegia txertatzeko egindako ekarpenagatik.

Ekimen honen helburua Europako Bauhaus Berriaren proiektuaren parte diren hiru gaiei buruzko ikuspegiak eta kontzeptuak adostea izango da:

  • NEB proiektuaren kodiseinua
  • Hiri-inguruneen espiritua berraurkitzen
  • Naturarekiko harreman berria

Tokiko elkarrizketa hori Zorrotzaurren oinarrituta dago, kontzeptuari forma emateko gune inspiratzaile gisa, ideiak arakatuz, premia eta erronka larrienak hautemanez eta alderdi interesdunak lotuz.

Zorrotzaurre Europako Bauhaus Berriaren printzipioetarako aukera-gune berria da, irla ederra, jasangarria, inklusiboa, kulturala/sortzailea eta berritzailea delako.