Elkargoak Euskaraz proiektuaren aurkezpen instituzionala

2011tik Bilbao Metropoli-30 elkartea profesionaltasunari loturiko BasquePRO proiektuan ari da lanean, gure etorkizunaren balio paradigmatiko gisa. BasquePRO proiektuak pertsonen eta haien balioen garrantzia azpimarratzen ditu, baita ideiak edukitzeko, proiektuak abiarazteko, amets egiteko, pasioarekin lan egiteko, sakrifikatzeko eta arriskuak hartzeko haien gaitasuna ere, etorkizuneko garapenerako gako estrategiko gisa.

Proiektu horren esparruan, BasquePRO Elkargoak izenekoan Elkargo Profesionalen sarea sortu zen. Sareak 50.000 elkargokide inguru ditu Euskadin. Interes orokorreko proiektuetan elkarlanean aritzeko aukera ematea du helburu. Indar batuketa horrek Elkargoek ordezkatzen duten gizarte zibila hobeto artikulatzea dakar; izan ere, profesionalei beren bizitza-ziklo osoan lagundu diezaieketen erakundeak dira.

Sare horren barruko ekimen bat Elkargoak Euskaraz da, Elkargo Profesionaletan eta elkargokideen lan espazioetan euskararen erabilera bultzatzen duen proiektua. Elkargoak euskalduntzeko eta euskara sustatzeko prozesuak abian jartzeak dakartzan ahaleginak bateratzeko aukera ematen du, eta, aldi berean, BasquePRO Elkargoak sarea inplikatzeak eta jarduerak elkarrekin egiteak proiektua indartzen du.

Proiektu honek hamabi elkargo profesionalen atxikimendua jaso du, guztira ia 13.000 elkargokide baino gehiagorengana iritsiz, eta oinarrizko ezagutzak eskuratzeko prestakuntza-pilulak, terminologia zerbitzua, zalantzak argitzeko zerbitzua, testuak zuzentzeko zerbitzua, lan-tresnen informazioa, etab. zabaltzen zaizkie, bai eta euskara-eskolak ere elkargo profesionaletako langileentzat nahiz eta elkargokideentzat. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso du.

Elkargoak Euskaraz proiektuaren aurkezpen publikoa 2022ko ekainaren 8an izan zen Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoan. Bertan, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntz Politika Sailburuak eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Diputatuak hartu zuten parte, ekimena babesten duten erakunde publikoen ordezkari gisa, bai eta elkargoen ordezkariak ere, programan jasotzen den bezala.

Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekanorde Maite Morillok ongietorria eman eta sarrera egin ondoren, Lorea Bilbaok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, bere sailak proiektuari hasieratik eman dion babesa zehaztu du. Ondoren, Idoia Postigo Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiak proiektuaren jatorria eta helburuak errepasatu ditu. Gero, Xabier Aparicio Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko ordezkaritzako kideak parte hartu duen elkargo profesional baten esperientzia, proiektuan izan duen inplikazioa eta jarduerak azaldu ditu. Azkenik, Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Jaurlaritzak ekimenari ematen dion babesa erakutsi du, orain arte euskararen normalizazioaren bidean urratsak ematen hasteko edo jarraitzeko erabakia hartu ez duten elkargokideei lagunduz.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilbao Metropoli-30ek eta profesionalen elkargoek Elkargoak Euskaraz ekimena aurkeztu dute (Irekia, 2022-06-08)

Alkargo profesionaletan euskerearen erabilerea bultzatuko dabe (Bizkaie!, 2022-06-08)

Gobierno vasco, Diputación Foral de Bizkaia, Bilbao Metropoli-30 y Colegios Profesionales presentan la iniciativa Elkargoak Euskaraz (Estrategia Empresarial, 2022-06-08)

Elkargoetan euskararen erabilera bultzatzeko ekinbidea abian jarriko dute (Berria, 2022-06-08)

Doce colegios profesionales se adhieren al proyecto Elkargoak Euskaraz (Deia, 2022-06-09)

Elkargoak Euskaraz, elkarlanerako sarea (Diario Vasco, 2022-06-09)

‘Elkargoak Euskaraz’, elkargo profesionaletan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa (El Correo, 2022-06-09)

Los colegios profesionales de Bizkaia apelan al uso del euskera (Radio Bilbao, 2022-06-21)