Euskaraldia

Bilbao Metropoli-30ek Euskaraldian parte hartzen du. Euskaldunen artean hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena da, gizartearen gune guztietara zabaltzen dena eta bi astez irauten duena. Lankidetzan egiten da, norbanakoen, enpresen, profesionalen, elkarteen eta administrazioen artean eta Euskararen Egunari beste dimentsio bat emateko sortu zen. Aurten azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da.

Aurreko edizioan, Euskaraldia 2018, 250.000 lagunek izena eman zuten, eta % 5,6 igo zen euskararen erabilera, gutxienez 3 hilabetez mantendu genuena. Mundu mailan jatorrizko hizkuntzak bultzatzeko egin den ekimen sozial handiena da.

Batzuk belarriprest gisa parte hazten dute: euskaraz aritzeko gonbita, baina nahi denean soilik erantzun euskaraz. Beste batzuk ahobizi: egun horietan euskaraz jarduteko konpromisoa hartu zutenak, lehengo hitza euskaraz eginez eta gero, aukerak egonez gero, jarraituz.

BasquePROren Elkargoak Euskaraz proiektuan dauden entitateek ekimen honetan parte hartzea erabaki zuten.