Europako Bauhaus Berriari buruzko mahai-ingurua Bilbao Bizkaia Design Week-en

Azaroaren 19an, Europako Bauhaus Berriari buruzko mahai-ingurua egin da Azkuna Zentroan, Bilbao Bizkaia Design Week-en esparruan.

Bilbao Bizkaia Design Week-en aurtengo gaia IGARO kontzeptuari buruzko gogoeta batetik abiatzen da, zeharka ibili eta bidegurutzeak, organikoak zein erradikalak, sortuz, EGITEN hasteko. Ildo horretan, Bilbao Metropoli-30etik 2021ean eman den bidegurutze handienetako bat erakutsi nahi dugu, Europako Bauhaus Berria (NEB). Bertan, kulturaren eta sormenaren arteko zeharkakotasun handiena ematen da jarduera sozial eta produktiboen multzoarekin, diziplinen eta sektoreen hibridazioa bilatzen duelako.

Mahaian Nueva Bauhaus europar proiektuan aktiboki parte hartzen duten edo Bilboko eta Bizkaiko kultur arloetan lan egiten duten erakundeek hartu dute parte:

  • Bárbara Epalza, Azkuna Zentroko marketing arduraduna
  • Roberto Gómez de la Iglesia, proiektuaren partnerra den Conexiones Improbables-eko zuzendaria
  • Anna Ramos, Fundació Mies van der Rohe-ko zuzendaria (Online konexioa)
  • Juan Roquette, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura eta Diseinuko Goi Eskola Teknikoko irakaslea
  • Moderatzailea: Idoia Postigo, proiektuaren partnerra den Bilbao Metropoli-30en zuzendaria