Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailea

2016ko azaroaren 15ean, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, Bilbao Metropoli-30 elkarteari Emakunderen aitorpen-plaka emateko ekitaldia egin da, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako Erakunde Kolaboratzailea baita, beste hainbat erakunde eta enpresarekin batera.

Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen arteko erakunde kolaboratzaile gisa hartzen ditu antolamenduan berdintasuneko politikak gauzatzen dituzten erakundeak. Horiek, gutxienez, berdintasunaren alorreko diagnostiko bat eta Ekintza Plana gauzatu beharko dituzte, baita plan hori betearazteko konpromisoa hartu ere. Aitorpena 1994. urtean sortu zen, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak ematen du. Bilbao Metropoli-30 elkarteak 2010eko azaroaren 18an dagoeneko eskuratu zuen eta 2014an, Emakundek aitorpen hori arautu eta eguneratu zuen.