Bilbao Metropoli-30-30-30 erakusketa

Bere XXX. Urteurrena dela eta, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Metro Bilbaorekin lankidetzan, “Bilbao Metropoli 30-30-30” izeneko argazki erakusketa egin du Bilbao Metropoli-30ek. “Burdinazko itsasadarra” erakusketaren begirada eguneratua da, oraingoan María Azkarate, Corinne Vionnet eta Vanessa Winship hiru emakume argazkilarien eskutik. Erakusketa urriaren 15era arte egongo da ikusgai.

Ekainaren 13an ate irekien jardunaldia egin zen da Bilboko Arte Ederren Museoan eta, era berean, erakusketaren komisarioak, Ramón Esparzak, hitzaldi bat eman zuen ekainaren 15ean.