Bilbao Convention Bureau

Bilbao Convention Bureau-k Bilbo modu askotako enpresa eta asoziazio batzar topaleku gisa sustatzeko eginkizuna du. Ildo honetatik, antolatzaileentzako aliatu estrategikoa da gero eta sofistikatuagoak diren behar guztiei arreta jarri eta erantzuten dielarik.

2023ko abenduaren 20an egin da Bilbao Convention Bureauren Batzar Orokorra, eta Bilbao Metropoli 30 Batzorde Exekutiboko kide gisa joan da. Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko zinegotzi ordezkari Xabier Ochandianoren agurraren ondoren, MICE 2022 jardueraren balantzea egin da, eta 2023ko jardueraren mugarri nagusiak eta 2024rako aurreikuspenak berrikusi dira.