“Bilbao Balioen Hiria” webinar

Bilboko Udaleko Herritarren eta Nazioarteko Arreta eta Partaidetza Arloak, Bilbao Metropoli-30ekin lankidetzan, “Bilbao Balioen Hiria” webinar bat antolatu zuen otsailaren 26an, Bilboko Balioen Gutunean jasotako balioetan oinarrituta dauden inguruko enpresen ekimenak eta jardunbide egokiak ezagutarazteko helburuarekin.

EGITARAUA

12:00 ONGIETORRIA (Idoia Postigo, Bilbao Metropoli-30)

12:05 IREKIERA INSTITUZIONALA (Oihane Agirregoitia, Bilboko Udala)

12:15 AURKEZPENAK: Kasu praktikoak

  • IGURCO CENTROS GERONTOLÓGICOS, María Urroz
  • BISCAY BAY STARTUP CAMPUS, Patricia Draghici
  • WATS TEAM, Antonio Pipaón
  • COBIZI, Edurne Galindo
  • ETIKALIA, Roberto Cacho
  • BASQUEPRO ELKARGOAK, José Tesán
  • FORMARTE, Ana Urgoiti

13:05 GALDERAK

13:15 AMAIERA-EKITALDIA

Ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izan zen Udalaren web orrian.