“Las titulaciones científico técnicas (STEAM) como claves estratégicas del futuro de las ciudades” webinarra

Ekonomia globalaren eragile berriak ez dira herrialdeak izango, baizik eta hiriak eta horien metropoli eremuak. Lehiakortasun ekonomikoaren erronkei hirien eskalan eta hiri politika mailan heltzen ari zaie. Hiriak ondo diseinatu eta hiriko zerbitzuak ondo kudeatzea funtsezkoa da bizi-kalitatean, kohesio sozialean eta talentua erakarri eta fidelizatzeko lanean. Esparru horretan, teknologia eta prestakuntza dira hiriko etorkizunari estrategikoki aurre egiteko aldagaiak.

Hori izango da “La titulaciones científico técnicas (STEAM) como claves estratégicas del futuro de las ciudades” izeneko hitzaldiaren gaia. Alfonso Martinez Cearrak egingo du aurkezpena eta Idoia Postigok sakonduko du gaian, Bilbao Metropoli-30 elkarteko Zuzendari Nagusi eta Zuzendariorde Nagusiak, hurrenez hurren. Ekainaren 18an izango da, osteguna, 18:30ean, Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargoak antolatutako webinar sortaren barruan.

Izena emateko hemen: https://www.coiib.eus/cursos/webinar-titulaciones-cientifico-tecnicas-steam-como-claves-estrategicas-futuro-ciudades