Global Social Economy Forum 2018

Bilbok GSEF 2018 (Global Social Economy Forum, Gizarte-ekonomiaren munduko foroa) biltzarra hartuko du, urriaren 1etik 3ra, “Ekonomia Soziala eta Hiriak – Tokiko garapen inklusibo eta jasangarri baterako balioak eta lehiakortasuna” gaiari buruz.

Bilbao Metropoli-30ek GSEF 2018-rekin kolaboratuko du, saioetako bat moderatuz; hain zuzen ere, “Tokiko gobernuen eta Ekonomia Sozialeko eragileen arteko lankidetza estrategiak” izeneko mahai-ingurua gidatuko du, urriaren 2an, 17:30ean.