XX Ebrópolis-en Plan Estrategikoen Topaketa

Bilbao Metropoli-30 elkarteak Maiatzaren 11 eta 12an parte hartuko du Ebrópolis-ek, Zaragozako plan estrategikoa, antolatzen duen XX Plan Estrategikoen Topaketan.

“2020aren ondoren, zer?” galdera jarri da mahai gainean, egindako ibilbidea aztertzeko eta gure hiriek etorkizunari nola aurre egiten dioten ikertzeko, planteamendu eta metodologia berrien bitartez, testuinguru berrien aurrean eta hirigintzako plangintza estrategikoaren eskakizunen aurrean, hala nola, aldaketa sozioekonomikoak, klima aldaketaren erronkak, Europako hiri agenda eta Hábitat III ekimenak proposatutako helburu berriak.

Zentzu horretan, bileran lurraldeetako (Bartzelona, Malaga, Donostia, Lucena, Zaragoza) esperientziak eta Bilbao Metropolitarra 2035 estrategia aurkezten dira.