Ulsan-go (Hego Korea) telebistan elkarrizketa

UBC (Ulsan Broadcasting Corporation) kateak, Hego Koreako tokiko telebista kateak, elkarrizketa egin dio BM30eko zuzendari nagusiari.

Ulsan-go metropolialdeak milioi bat biztanle baino gehiago ditu, eta hirigintza eraldatzeko prozesu betean dago gaur egun, Bilbok azken 30 urteetan bizi izan duena bezalakoa, industria ekonomia izatetik zerbitzuen hiria izatera igarotzeko asmoz. Prozesu honen berri modu zuzenean izateko, telebista-kate honek elkarrizketak egingo ditu maiatzaren 15ean eta 16an; Bilboko alkateari eta Metro Bilbaoko arduradunari egingo zaie elkarrizketa.